Ez agurrik

herrigintza1.jpg

Martxoaren amaieran, udal hauteskundeetara aurkezteko asmoz, zerrenda ireki, plurala eta gardentasunez herriko kudeaketan soilik arituko zena osatzeko gure baliabideak eskeini genizkien herritarrei. Herrigintza zinegotzi izaeratik lantzea interesa zutenei aukera zabaltzen genien.

Interesdunak gerturatu zaizkigu eta elkarrizketa aberasgarriak izan ere bai. Hala eta guztiz ere helburu genuen zerrenda osatzea ez da posible izan eta hurrengo herri-hauteskundeetan extremoetatik urrundua izango den aukera politikoa ez da izango; ez du isla izango udaletxean.

Idatzi honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu hamarkadetan zehar, marka elektoral ezberdinen bidez, extremismo-eza, profesionaltasuna, esfortsua eta lana, herri konpromezua eta herriarekiko maitasuna, publikoki, hauteskunde zerrendetan joanez, alkate nahiz zinegotzi izanez, erakutsi dutenei.

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu azken egunotan beren kezkak, beren nahiak, beren lehentasunak eta konpromezu maila adieraziz gerturatu zaizkigun guztiei.

Martxoko idatzian esaten genuen bezela, herrigintza era askotan gauzatu daiteke, eta badakigu Hamaikabat alderditik gertu sentitzen direnak herrigintzan jarraituko dutela, hurrengo lau urteetan ez zinegotzi bezela, baina bai herriko hainbat eta hainbat esparrutan.

Beraz, ez agurrik.

Iruzkinak

  1. Por fin reconocéis vuestro fracaso...ahora ya podeis votar como Eusko Alkartasuna o sea EH-Bildu.

    ErantzunEzabatu
  2. Si piensas que los votantes de H1 de Usurbil van a votar a EH- BILDU no tienes ni .....idea de lo que ha pasado en Usurbil los últimos años.

    ErantzunEzabatu
  3. Ez agurrik, eztezue merezita.
    Espero deu zuek utzitako hutsunia nabaritukoa, oneako. Despota politikorik ezdeu nahi herri hontan. Aspalditik nabaritze zan ez zenutela taldeik ateako, hiru arratoi baizeate.
    Jonki Zubiaurre
    Luixmai Eamanetxea
    Josune Porkia

    Agur eta ohore

    El Fernan

    ErantzunEzabatu