Eskola publikoa nahi dugu

ehbildu-buruntzaldea-2.jpg

Bere garaian, "Herri hezkuntza eredu bateratua" osatzeko udal gobernuak antolatutako prozesu partehartzailea, montaje hutsa zela esan genuenean oso kritikatuak izan ginen. Gure ustetan, udalak ikastola pribatu bati dirutza izugarria emateko montaje bat izan zen.

Orain EH-Bildu berak aitortzen du ez genbiltzala erraturik.

Azken asteetan, Buruntzaldea-Beterri bailara osoan, EH-Bilduk beren hauteskunde kanpaina prestatzen hasteko aldizkaria banatu du. Bertan herri ezberdinetan eginiko lorpen haudienak biltzen dira. Usurbili dagokionez Hezkuntzari buruz eginiko"prozesu partehartzailea" egiten dute aipamen.

Bertatik hitz hauek ateratzen ditugu: "Egoeraren aurrean zenbait herritar eskola publikoa eskatzen hasi ziren. Udalak ordea herrian ikastetxe bat egoteak ekartzen dituen onurak indartu nahi izan zituen eta publiko-pribatu eztabaidatik at, hezkuntza eredu propioa definitu eta martxan jartzeko prozesu bat abiatzea egokiena zela ikusi zuen."

Parrafo horretan argi eta garbi adierazten da udal gobernua ez zela egoera neutral batetik abiatu; baizik, eskola publikoa eskatzen zuten herritar batzuen aurrean ikastetxe bakarra egotea indartu nahi zuela; eta horretarako, gobernuaren nahia gailentzeko "prozesu partehartzaile" hura antolatu zuela.

Denborak bakoitza bere lekuan jartzen du.

Bitartean, derrigorrezko hezkuntza jasotzen duten herritarren erdia baino gehiago auzoetan dauden (Aginaga eta Zubieta) benetako eskola publiko txikietara edo herritik kanpo ikasketak egitera behartuak daude.

Queremos una escuela pública

Ya hace un par de años que el gobierno municipal organizó un "proceso participativo" para conseguir un "modelo educativo unificativo y popular" para Usurbil. En su momento fuimos muy criticados porque considerábamos aquello como un montaje. Según nuestro criterio, era un montaje para justificar el traspaso de una ingente cantidad de fondos económicos a una ikastola privada.

Ahora, es la misma EH-Bildu la que reconoce que no andábamos mal encaminados.

En las últimas semanas, en toda la comarca Buruntzaldea-Beterri, EH-Bildu ha repartido una revistilla como comienzo de la campaña electoral. En la misma, se recogen los mayores logros de cada municipio. En lo que respecta a Usurbil, se menciona el "proceso participativo" para conseguir un "modelo educativo unificativo y popular".

De dicha revistilla extraemos las siguientes líneas: "Egoeraren aurrean zenbait herritar eskola publikoa eskatzen hasi ziren. Udalak ordea herrian ikastetxe bat egoteak ekartzen dituen onurak indartu nahi izan zituen eta publiko-pribatu eztabaidatik at, hezkuntza eredu propioa definitu eta martxan jartzeko prozesu bat abiatzea egokiena zela ikusi zuen."

En dicho párrafo queda muy claro que el gobierno municipal no actuó desde una posión neutral; sino que, ante un grupo de usurbildarras que solicitaban una escuela pública quería defender la existencia de una única escuela (la ikastola privada); y para ello, para que el criterio del gobierno municipal se impusiera organizó aquel "proceso participativo".

El tiempo pone a cada uno en su sitio.

Mientras tanto, más de la mitad de la población en edad escolar obligatoria acude a los pequeños centros públicos de los barrios (Aginaga y Zubieta) o, a centros educativos situados fuera de Usurbil.

Iruzkinak