.EUS domeinua gure artean da
Apirilaren 15ean EUS domeinua duen lehen orria martxan jarri zen: www.domeinuak.eus
Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen domeinua izateko asmoarekin sortua izan da “eus” domeinua. Interneteko, hezkuntzako, euskalgintzako eta komunikazioaren alorreko eragileek bultzatua eta milaka euskaldunen atxikimendua jaso duena; horietatik hainbat eta hainbat usurbildar.
Eusko Jaurlaritza ere “.eus” izango dela iragarria du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Bultzatzaileek adierazi dutenez, EUS domeinua euskal kulturaren eta euskararen sustapenerako bitartekoa izango da, internet oinarri izango duena. Beren hitzetan, “Izen bat, ikur bat, sareen sarean euskara eta euskal kulturaren ikusgarritasuna eta bere komunitatearen aitorpena ekarriko duena”.
EUS domeinua sustatu dutenek bideo labur bat eskegi dute “domeinuak.eus” webgunean. Apirilaren 26an informazio gehiago emango dutela adierazi dute:
.eus: komunitate oso baten domeinua from PuntuEUS Fundazioa on Vimeo.
Iruzkinak