Aurten Andatza egunik ez

andatza.jpg 

Andatza Mendizale Elkarteak aurten Andatza Eguna ez du antolatuko. Erabaki honen arrazoia festa antolatzen den gunearen egoera du oinarri. Pinu zakarrez betea dago Andatza gaina eta pinuak ateratzeko erabiltzen den makinek inguru guztia txikitua utzi dute.

Iaz ere egoera txarretan ospatu zen eguna eta urte osoan ez dira aurrera pausorik eman, ez udaletxe aldetik, ez Foru Aldundiaren aldetik egoerari buelta emateko.

Hori guztia dela eta igande honetan -maiatzaren lehen igandea- ez da festarik izango Andatza gainan.

Udal gobernuak Andatza Mendi Elkarteak hartutako  erabakia ez du inondik inora ulertzen. Euren ustetan elkarteak azaldu dituen argudioak ez dute justifikatzen urtero ospatu den jaia aurten bertan behera uztea.

Iruzkinak

  1. Iaz egoera txarretan ospatu zutela andatza eguna?. Ba ikusi iazko argazkiak http://www.andatzamendizale.info/argazkiak-andatza/ eguraldi earra egin zuen, parte hartze zabala ikusten da eta giroa ezin hobea. Aurten gauzak hain gaizki badaude Andatzara joan beharrean antolatu dezatela martxa bat Donostiara Foru aldundiko arduradunei protesta azaltzera. Seguru dida batean antolatuko zutela. Gertatzen dena da han HBkoak daudela agintean eta zakurrak zakurrari ez diola kosk egiten. ai ai ai.

    ErantzunEzabatu