Hondakinen kudeaketan zabortegirik ez

lm-hitzaldia-lasarte-web.jpg

BAI plataformak antolatuta martxoaren 26an, arratsaldean, Jose Mari Puldain, Natxo Izeta, Luismari Ormaetxea eta Patxi Amantegik hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia eskaini zuten. Hainbat izan ziren Manuel Lekuona kultur-etxeko hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrak.

Lehenik Luismari Ormaetxeak eta Patxi Amantegik Usurbil eta Tolosaldeko atez atekoaren aurkako plataformen eta herrialde hauetako esperientziaz hitz egin zuten.

Errausketa plantaren aurkako mugimenduaz mintzatu ziren. Honen ondorioz, atez atekoaren eta Zero zabor plataforma “salbatzaileen” sorreraz hitz egin zuten. Era berean, Foru Aldundi eta herrietako aldaketa politikoaren ostean, herrietan eman den hondakin kudeaketa inposaketa eta informazio eta eztabaida eza salatu zuten. Plataformen lana azaldu eta hauek kontsultak eta atez atekoa bertan behera geratzeko sinadurak lortu dituztela ere aipatu zuten.

Europari begira

Jarraian, Joxe Mari Puldainek Europan martxan dituzten hondakin kudeaketa sistemak azaldu zituen.

Ipar eta erdialdeko Europako sistemak adibide hartu beharko genituzkeela aipatu zuen, “%50 edo %60a biltzen dute”. Hauetan zabortegien aurkako direla aipatu zuen. Tratamendu mekaniko-biologikoko plantek, berriz, materia bizigabea sortu eta hauek gordailu edo “zabortegietara” eramaten direla azpimarratu zuen.

Legedia eta zabortegiak

Azkenik, Natxo Izetak indarrean dagoen legeaz hitz egin zuen, PIGRUG-a eta honen garapen planak izan duen moldaketa ere aipatu zuen.

Izetak azpimarratu zuenez, PIGRUG-ak eta ezker abertzaleak martxan jarritako 2008+4 plan berriak helburu berdinak ditu, hondakinen murrizketa eta %60aren bilketa. Baina azken honek errausketa plantarik aipatzen ez duela azpimarratu zuen. Gainera, egun eztabaida zabortegiak egon edo ez dela adierazi zuen.

Eta BAI plataformak PIGRUG-aren alde eta Europako erdialdeen antzera, zabortegirik ez egotearen alde egingo duela aipatu zuen, baita atez atekoa Lasarte-Orian ezartzen bada plataformak honen aurka lan egingo duela ere.

Amaieran hitzaldira hurbildu zirenek haien galderak era iritziak eskaintzeko aukera izan zuten.

txintxarri.info

Iruzkinak