Bruño ahizpak absolbitu dituzte

justicia-martillo.jpg

4 urte pasatxo dira Bruño familiarentzat ametsgaizto hau hasi zenetik.  4 urte, aurretik jasandako ETA-ren estortsioa eta presioa kontuan hartzen ez bada. 4 urte, tartean Audientzia Nazionalak urte bat eta hiru hilabetera kondenatu zituenetik. 4 urte beraz aurretik jasandako estortsio bidegabe horri Garzon epaileak atxilotu, inkomunikatu eta epaitzeko bidea gehitu zionetik.

Lehenago ere adierazi izan diogu Bruño familiari gure elkartasuna, eta oraingo honetan ere, Auzitegi Gorenak absolbitu berri dituenean, amesgaizto hau bukatu denean gure poza adierazi nahi diegu.

Prozesu hau guztia absurdoa izan dela uste dugu, eta zentzugabetasun horretan Bruño familiak adierazitako sendotasuna eta koherentzia nabarmendu nahi ditugu. Andres Bruñok “Carta de un padre destrozado” idatzi zuen hartan lezio bat eman zuen, garbi azalduz 30 urte luzeetan ETA-ren biktima izan ondoren orain espainiar justiziaren biktima zela.

Lezio bat eman zuen bai, batez ere egun haietan atxilotuen askatasuna hitz txikietan eskatu baina estortsio egileei ezer eskatzen ez zieten haiei.

Eskutiz haren bukaeran estorsioa jasaten duten guztiei elkartasuna adierazteaz gainera bere alabentzat askatasuna eskatzen zen.

Usurbilgo Hamaikabaten ustez, garai hobeak bizi ditugun honetan, ETA-ren estortsioa eta mehatxua amaitu diren honetan, Andresek bezala beste hainbat euskal herritarrek mehatxu eta estortsioararen aurrean erakutsitako tinkotasunak ekarri du egoera honetan egotea, ETA bere jarduera armatua amaitutzat ematera behartuz.

Iruzkinak