PSOE-ren gobernua hezkuntza publikoaren aurka Usurbilen

Usurbilgo Hamaikabaten udal taldeak alkateari eskatu dio dei dezala presazko izaerarekin Hezkuntza Mahaia egoera aztertzeko.

Zubietako Lehen Hezkuntza Publikoaren eskaintza desagertu egingo da hurrengo ikasturtean. Haur Hezkuntzako etapa mantentzen da, baina sei urte bete ondoren inguruko erreferentzia zentruetara joan beharko dute.

Zubietako Lehen Hezkuntza hartzen zuen prefabrikatua jantoki batean bihurtu eta jolas-ordurako aterpe bat eraikiko da.

Isabel Celaá, Hezkuntza Sailburua, Legebiltzarreko Hezkuntza-batzordean agertu zen azalpenak ematera, oposizioko talde guztiak horrela eskaturik, 2010-2011 ikasturterako eskola txikien inguruan Hezkuntza Sailak zituen planak azaltzeko asmoz, eta bide batez, familiek Lehen Hezkuntza mantentzeko zuten itxaropena zapuzteko.

Bere esanetan, “aurrematrikula datuek eta demografía aurreikuspenek” Zubietako Lehen Hezkuntza ezabatzea gomendatzen dute. Horrez gain, irizpide “pedagogikoak” daude. Orain arte Zubietan egokiarazi diren Lehen Hezkuntzako klaseei erreferentzia eginez, non ikasturte ezberdinetako haurrak elkarrekin dauden, Lehen hezkuntzatik aurrera, haurrak, “aukerako ikasgaiak, kirol instalazioak, eta gelan bere adineko kideak dituen erreferentziazko ikastetxeetan eskolaratu behar direla” argitu zuen.

Bukatzeko, Lehen Hezkuntzarekin aurrera jarraitzen uzteak, epe ertainera, eraikuntza berriak eraikitzea suposatuko lukeela argitu zuen.

El gobierno del PSOE contra la educación pública en Usurbil

El grupo municipal de Hamaikabat en Usurbil ha solicitado al alcalde, que convoque de manera urgente la Mesa de Educación para analizar la situación.

El curso que viene no habrá oferta pública de Primaria en Zubieta. Se  seguirá manteniendo la etapa de educación Infantil pero, a los seis años, los niños deberán acudir a los centros de referencia más cercanos.

En Zubieta, el prefabricado que hasta ahora acogía Primaria se tranformará en comedor y se construirá un cobertizo para el recreo.

La consejera de Educación, Isabel Celaá, compareció ayer en la Comisión de Educación del Parlamento, a propuesta de todos los grupos de la oposición, para explicar los planes del Departamento en torno a las eskola txikiak para el curso 2010-2011 y, de paso, frustrar las esperanzas que tenían los padres de mantener la Primaria.

Argumentó la decisión de eliminar Primaria en Zubieta en base a que, «ni los datos de prematrícula, ni la previsión demográfica» lo aconsejan. Además, existen criterios «pedagógicos». A partir de Primaria, «los niños deben escolarizarse en un centro de referencia, con asignaturas optativas, con instalaciones deportivas, con niños de su misma edad en el aula», explicó Celáa refiriéndose a que en las clases de Primaria habilitadas hasta este año en Zubieta conviven niños de distintos cursos en el mismo aula.

Por último, explicó que permitir que se siguiera con Primaria, a medio plazo, supondría la construcción de nuevos edificios.

Iruzkinak