Egunkaria kasuko auzipetuen absoluzioarekin bidegabekeriari amaiera eman zaio

Hamaikabateko presidenteorde Eneko Oregiren ustez justizia egitea salaketa faltsuak egin eta sostengatu dituztenak erantzukizun eske auziperatzea litzateke. Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketaren sententzia ezagutu den egunean, Hamaikabatek prozesuaren amaieragatik eta auzipetuen absoluzioagatik bere poztasuna agertu nahi du. Hala ere, H1! alderdiko presidenteorde Eneko Oregik azaldu nahi du Hamaikabatentzat Egunkaria kasuko bost auzipetuen absoluzioarekin ez dela justizia egin, inoiz hasi behar ez zen ibilbide tragikoari eta bidegabekeria itsusiari amaiera eman zaiola soilik.

Eneko Oregiren hitzetan “Hamaikabatentzat, justizia egitea litzateke salaketa faltsuak egin eta sostengatu dutenak auziperatzea, erantzukizun eske. Justizia litzateke Egunkaria irekitzea edo, gutxienez, Estatuak dagokion kalteordaina ordaintzea. Justizia litzateke auzipetu zenbaitek jarritako tortura salaketak ikertu, argitu eta zigortzea. Justizia litzateke, azkenik, zazpi urte luze hauetan izan diren arduradunek barkamena eskatzea”.

Iruzkinak