Aberri Eguna: Bideoa eta manifestua

Hamaikabat alderdiak Aberri Egunaren inguruko hausnarketa egin nahi izan du.

Bideoa: Iragana, oraina eta geroa:

Hamaikabat alderdiak Aberri Egunaren inguruko hausnarketa egin nahi izan du. Lehenengo bideoan (Hamaikabat_Aberri_Eguna_1) abertzale historikoak eta gudariak ospakizunaren ibilbidea egin dute. Bigarren bideoan  (Hamaikabat_Aberri_Eguna_2) jaiaren azken urteak aztertzen dira eta atzerrian jaiotako euskal hiritarren iritzia jaso dira. Era berean, Hamaikabatek Aberri Egunaren inguruko gogoeta zabaldu nahi izan du adierapen batekin.

Manifestua:
Hilabete gutxi igaro dira HAMAIKABAT alderdia sortu genuenetik. Beraz, hau izango da alderdi gisa ospatuko dugun lehen Aberri Eguna. Alabaina, duela hirurogeita hemezortzi urtetik jai egun handia izaki, alderdia osatzen dugun gizon eta emakumeontzat ez da ospakizun berria.

Aberri Egunaren inguruan

1932. urtean milaka euskaldunek Bilboko kaleak bete zituztenetik era askotako Aberri Egunak bizi ahal izan dituzte belaunaldi ezberdinek urtez urte: askatasunean batzuetan; espetxean eta atzerrian sarri; ezkutuan gehiegitan… baina beti Aberriarekiko konpromisoa berresten. Hala erakusten dute, besteak beste, gure alderdiak ospakizun honen inguruan bideo gisa kaleratu duen dokumentuko lekukotzek.

Onartzen dugu, haatik, ez direla betiko garai onenak Aberri Egunaren ibilbide luzean. Ez du esan nahi horrek nahitaez gure Aberriarekiko atxikimendua jaitsi edo ezkutatu egin denik. Ez, eta izatekotan ez da hori arrazoi bakarra. Zalantza izpirik gabe denborak asko aldatu dira gurean ere eta euskal gizarteak jarrera berriak, ikuspuntu eta jokamolde berriak ditu hainbat alorretan, alderdi politikook horretaz jabetzen gehiegi asmatzen ez badugu ere.

Gainera, beste hainbat arrazoi ere badago egungo egoerara ekarri gaituena. Hasteko, biolentziak nazkatu, nekatu eta urrundu egin du gizartearen zati handi bat Aberri Egunaren ospakizunetatik. Eta duela bizpahiru hamarkada Aberri Eguna itxaropenaren eta askatasunaren eguzki gisa berreskuratzen hasi zen euskaldun kopuru izugarriak, garai berrietako ilusioa eta lilura galdu egin du biolentzia horren eraginez, neurri handi batean.

Bestalde, Aberri Egunari muzin egin dionik ere bada. Abertzaleak ez izan arren garai batean naturaltasun osoz Aberri Eguna ospatzen zutenek –besteak beste, autodeterminazio eskubidea eta Hegoaldeko lau lurraldeetarako Estatutu Nazionala aldarrikatuz-, supituan erabaki zuten hura ez zutela gehiago ospatu nahi.

Iritzi aldaketa hau gainera –beste asko bezala- sinestezinak iruditzen zaizkigun arrazoiekin jantzi eta loriatu nahi izan dute. Besteak beste, ustezko posmodernitatea ahotan hartuta, nazioa, aberria, nortasuna… kontzeptu hutsalak direla esaten dihardute etengabe, euren benetako arrazoia ezkutatu nahian. Hau da, benetan sentitzen duten aberria, nazioa, beste bat dela. Horregatik ospatzen dute gero eta sutsukiago beste aberriaren eguna eta horregatik ez dute beharrik ikusten ospakizun horiek arrazoi sasi-intelektualekin arbuiatzeko.

Horiek guztiak kontuan hartuta beraz, Hamaikabatek beharrezko ikusten du Aberri Eguna berriz, Etxeparek esango zukeen bezala, goren gradura igotzea, itzularaztea. Guretzat, Aberri Egunak ez luke soilik alderdien jai eta aldarrikapen eguna izan behar. Gure ustez, Aberri Egunaren helburua ez litzateke soilik abertzaleak elkartzea izan behar. Haratago joan nahi dugu guk. Euskal Herriko hiritar guztien eta mundu zabaleko euskaldunen jai egun bihurtu nahi dugu Aberri Eguna…

…eta sinestarazi nahi diogu euskal gizarteari, norberaren aberriaren eguna ospatzea ez dela zaharkitua geratu den zerbait. Baina guk geuk ere ulertu beharko dugu aberria sentitzeko, maitatzeko, sufritzeko… modu asko dagoela, guztiak direla osagarriak, aberasgarriak eta errespetagarriak.

Gure konpromisoa Aberriarekiko

Guk, Hamaikabat osatzen dugunok, Aberria maite dugulako ospatzen dugu Aberri Eguna. Baina, ospakizunez haratago, Aberriarekiko konpromisoa berresteko eguna ere bada Aberri Eguna.

Aberria eraikitzea, eguneroko herrigintzan murgiltzea da. Eta eguneroko herrigintzan murgiltzeak esan nahi du, besteak beste, asmatu egin behar dugula hiritarrek dituzten kezkak eta zalantzak, ametsak eta helburuak, lehentasunak eta premiak irakurtzen. Eta horiek guztiak goldeak marraztutako ildoak bailiran, bertan hazia ereiten ekin behar diogu gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeari.

Testuinguru honetan, Hamaikabatek esana du krisi hirukoitza bizi dugula egun eta krisi hirukoitz horri irtenbidea ematen berebiziko ahalegina egin behar dugula:

Abertzaletasunaren krisiak kezkatzen gaitu, arrazoi ezberdinak medio, neurri handi batean iraganean izan duena baino gaitasun txikiagoa daukalako gizartean eta erakundeetan aitzindaritzari eusteko.

Bake ezak ere kezkatzen gaitu; terrorismoarekin bukatu eta bakea lortzeko erakusten ari garen gaitasun faltak.

Azkenik, ekonomian mundu mailan bizi dugun krisiak -gurean ere eragin zuzena duena- eta honek eragindako egoera sozial kezkagarri bezain larriak ere arduraz bete gaitu eta gai honi ere lehentasuna ematera bultzatu.

Horiek guztiak kontuan izanik, beraz, Hamaikabat alderdiak bere konpromisoa berretsi nahi du politika egiteko modu jakin batekin eta hitza ematen du berebiziko ahalegina egingo duela aipatu krisiak gainditzeko lagungarri izan daitezkeen estrategietan sakontzen, dagoeneko hasia duen ibilbidearekin jarraituz.

Horregatik, abertzaletasun historikoaren tradizioarekin bat eginez, erakundeen gidaritzaren aldeko jarrera adierazi nahi du berriz ere, baina erakundeak diogunean gizarte zibilaz, gizarte antolatuaz ere hitz egiten ari garela argituz.

Horregatik, Hamaikabatek oso berea izan nahi duen ezaugarri bat azpimarratuz, zentzu kritikoz eta arazoei aurrea hartzeko jarrerarekin egin nahi du lan, dogmatismo guztiei muzin eginez.

Horregatik, partaidetza eta elkartasuna bezalako baloreak indarberriturik aterako diren gizartearen eraldaketa gauzatu ahal dadin, gizartearen beraren inplikazio handiagoa bilatzen saiatuko da, saiatzen ari da, Hamaikabat.

Horregatik, azkenik, abertzale izateko modu jakin bati eutsiko diogula –are gehiago, zabalduko dugula- esaten dugu harrotasunez. Abertzaletasun integratzailea, Agirre Lehendakariaren aldarrikapena gogoratuz, pertsona eskeek osatutako aberri askean sinesten duena. Abertzaletasun gaurkotua, mundializazioaren garaietan sortzen diren gai, arazo zein beharrizan berriei erantzuten jakingo duena. Abertzaletasun irekia, Europara begira dagoena.

Horiek, beraz, gure konpromisoak 2010eko Aberri Egunean berresten ditugunak eta proposatzen dugun itun berriaren baitan benetako habeak izango direnak.

Urrats berriak garai berrietan

Itun berria aipatu dugu, Hamaikabatek garbi ikusten duelako Euskadin akordio sozial zein politiko zabalaren beharra dagoela garai berrietan murgildu nahi badugu, normalizazioaren leihoa behin betirako ireki nahi badugu. Itun berria, gainera, bai euskal gizartearen baitan eta bai Euskal Herriaren eta estatuaren artean gauzatuko litzatekeena.

Behar hori, gainera, areagotu egiten da euskal politikan aspaldion Hegoaldeko lau lurraldeetan ikusten ari garen zenbait joerari so egiten badiogu. Nafarroan zein Euskal Autonomia Erkidegoan alderdi espainolistek jarrera frentistak areagotu egin dituzte eta –esan dezagun modu gordinean- autogobernuan emanak genituen hainbat eta hainbat urrats arriskuan jarri. Gainera –hau ere ez da berria-, herri gisa dagozkigun eskubideak ukatu egiten dizkigute behin eta berriz.

Biolentziarena, bestalde, momentuz konpondu gabe dagoen gaitza da, benetako gaitza, batzuk ikusi nahi duten orban soila baino larriagoa.

Egia da, onartzen dugu, zenbait urrats ematen saiatzen ari direla batzuk ezker abertzalearen baitan biolentziarik gabeko garai berrietan murgil gaitezen. Nahiaren eta ezinaren ateko borroka izango litzateke kasu hauetan. Baina, orohar, esana dugu baita ere ez zaigula nahikoa iruditzen orain arte egin zein adierazi dutena. Etsipenez hartu ditugula eman dituzten urratsak eta iraganean ikusiak genituenekiko aldaketa gutxi eskaintzen dituztela gainera.

Behin eta berriz azpimarratu dugu bakearen bidea zein den. Elkarrizketan sinesten dugu noski, baina garbi utzi nahi dugu euskal gizarteak ez lukeela onartuko elkarrizketaren izenean berari bizkarra emango liokeen lardaskeriarik. Beste modu batera esanda, ez luke onartuko biolentziarekin hainbeste kalte eragin dutenek, egin dutenak zerbaitetarako balio izan duenaren iritziarekin amai dezatela.

Azken finean, Sebastian Castelliok Miguel Servet defendatzen 1551n Calvinori esan zion bezala, gizabanakoa erailtzea ez baita ez dotrina bat ez xede bat defendatzea, gizabanakoa erailtzea baizik. Ez besterik.

Bizi dugun krisi hirukoitza eta bizi dugun egoera politiko jakina dira, beraz, itun berri hau proposatzera bultzatu gaituena.

Bultzada demokratiko berria behar dugu, itun berrian gauzatuko dena. Bultzada demokratikoa Euskadiren erabakitzeko eskubidean oinarrituko dena, baina baita ere euskal gizartearen aniztasunean eta hiritarren partehartzean.

Baina horretarako ezinbestekoa da bultzada berri hori gidatuko duen eragile politiko nagusia indarberritzea. Euskal gizartearen uharka nagusia dena sendotzea. Bizkar hezurra gogortzea.

Uharka nagusia, habea, bizkar hezurra, abertzaletasun historiko eta erakundezalea izan da Euskal Herriaren historian azken hamarkadetan. Bera izan da gure herriak bizi izan dituen berpizkunde garaietako protagonista zein eragile nagusia. Baina abertzaletasun historikoa ez dira alderdiak, ez alderdiak soilik behintzat. Gizartearen zati handi bat da, gizartearen gehiengoa, Aberria maitatzen duena eta Aberria eraikitzen eguneroko herrigintzan diharduena.

Eta gizartearen zati hori, berpizkunde garai berri baten zain dago, Euskadi bizi duen egoeratik aterako duena eta XXI. mendean modu egokian murgilduko duena. Euskal Aberriaren biziraupena da gure helburua, eta Euskadiko gizon eta emakumeen ongizatea.

Hamaikabat alderdia ahalegin honetan laguntzeko jaio zen, indarrak metatzeko. Garai garrantzitsuak, erabakiorrak datoz hurrengo hilabete zein urteetan.

Horregatik guk, Hamaikabat osatzen dugunok, 2010eko Aberri Egunean, bidaide izateko eskaintza berretsi nahi diegu, gure apalean, Aberria guk bezala eraiki nahi duten guztiei.

Euskal Herrian, 2010eko Apirilaren 4an.

Aberri Eguna: Video y manifiesto

Hamaikabat ha querido realizar su reflexión en torno al Aberri Eguna.

Video: Pasado, presente y futuro.

Hamaikabat alderdiak Aberri Egunaren inguruko hausnarketa egin nahi izan du. Lehenengo bideoan (Hamaikabat_Aberri_Eguna_1) abertzale historikoak eta gudariak ospakizunaren ibilbidea egin dute. Bigarren bideoan  (Hamaikabat_Aberri_Eguna_2) jaiaren azken urteak aztertzen dira eta atzerrian jaiotako euskal hiritarren iritzia jaso dira. Era berean, Hamaikabatek Aberri Egunaren inguruko gogoeta zabaldu nahi izan du adierapen batekin.

Manifiesto:

Iruzkinak