Luismari Ormaetxea “Egunkaria”-ren epaiketan

Juan Mari Torrealdairen eta Egunkaria kasuagatik epaituak izaten ari diren beste akusatuen errugabetasuna adierazi zion epaileari.Luismari Ormaetxea, Usurbilgo Hamaikabat-kidea, Usurbilgo zinegotzia eta Gipuzkoako Batzar Nagusien lehendakari-ordea Madrilen izan zen atzo "Egunkaria" aferaren barruan Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza osatzeagatik epaituak izaten ari diren kideei, horien artean Juan Mari Torrealdai herritarra, Batzar Nagusien elkartasuna adierazteko eta Egunkaria itxi zutenetik jasan behar izan duten egoeragatik kezka adierazteko .

luismari-ormaetxea-audiencia-nacional.bmp

Era berean, Luismari Ormaetxea buru zuen delegaritzak Gomez Bermudez epailearekin elkartzeko aukera izan zuen,  prozesua zuzenbideko oinarririk gabea dela eta auzia behin betiko artxiba dezala adierazteko, era berean, egindako kalteak konpontze bidean jarri ditzala eskatu zitzaion. Beste berriak:

Iruzkinak