Zubieta, gazigozoa

Berri onak Donostia aldetik, txarrak Usurbildik.Usurbilgo udaleko azken Batzarrean, abenduaren 29an, Hamaikabateko zinegotziek Zubietako eskola txikiko etorkizun beltzaz kezka agertu zuten, eta alkateari eskatu zioten presazko izaerarekin Hezkuntza Mahaia deitu zezala egoera hori aztertzeko.

Juanjo Olaizola zinegotzi zubietarrak hitza harturik, adierazi zuen beren asmoa gai hori lantzea dela ahalik eta lasterren. Aitzaki moduan gaineratu zuen ezin dela bilkura egin idazkaritza lanak egiten duen funtzionarioa baja egoeran dagoelako.

Gogoratu behar da azaroko udal batzar arruntean antzeko erantzuna eman zuela: "datorren asteetan elkartuko da Hezkuntza Mahaia". Bestetik, akta bat jasotzeko ez dugu zertan funtzionario titularraren (ordezkoa lanean da) etorreraren zai egon behar.

Beste irakurketak:

Zubietako diru-xahuketa; Zubietarren lehentasunak?

Zapateroren inbertsio plana dela-eta Lasartetik Zubietara doan bidea zabaldu dute. Urtetan Donostiak zor zuen obra zen hau. Hemendik aurrera arriskurik gabe pasa daitezke bide honetan oinezkoak, autoak eta bizikletak.

zubieta-1.JPG

Iruzkinak

  1. Juanjo Olaizola zubietarrari, bost axola dio Zubietako eskola txikiko egoerak.Aspaldi asi giñen arazo honekin eta berak ederki zekien zelan zeihoan afera. Lehen lehenik.
    Badira urte batzuk asi giñela jantokiaren beharretaz itz egiten, urte haietan humeak behar genituen kupoa osatzeko eta gurasoen galdera ea jantokirik izango algenuen. Urte batzuk pasatu dira eta, jantokirik ez. Orain murrizketa jasango dugu zeren, LH,1,2 genituen eta datorren urtetik haurrera ori ere ez haur hezkuntza bakarrik izango da Zubietako eskola txikietan. Urte guzi hauetan Zubietako Herri batzarra ez zaigu inguratu ere egin galdezka gure arazoetaz eta, orain Uzurbilgo udalak ez du ezertxo ere jakin nahi edo, ez du busti nahi gai honetan. Zubietako azken aldiko albisteak kanporatzerakoan beri, azaltzen da errausketa edo zaborren asuntoaz, edo garbi-txikiaren aurrekontua (300000 euro) baino, benetako gure kezkaz ezertxo ere ez, beri mutu.

    ErantzunEzabatu
  2. Como zubitarra me siento plenamente identificada con el escrito ¿las prioridades en Zubieta?, publicada por Hamaikabat el 9 de diciembre en este mismo blog, donde en la parte final describe con fidelidad la situación de la Eskola Txikia de Zubieta.
    En menos de un mes tendremos que matricular a nuestros hijos e hijas y no sabemos si lo podremos hacer en Zubieta. Hamaikabat ha sido el único partido político que lo ha denunciado publicamente. Con Aralar se han mantenido conversaciones privadas que no sé si servirán para algo y el gobierno de Usurbil, la Herri Batzarra y el alcalde pedáneo no estan haciendo NADA.
    Tendré que ir decidiendo si matriculo a mis hijos en el futuro en la ikastola privada de Usurbil o en otras escuelas públicas más cercanas.
    Que triste. Zorionak eta eskerrikasko Hamaikabat zure apoyoagatik.

    ErantzunEzabatu