“Txalaparta” liburu-diskaren aurkezpena

Luismari Ormaetxea, Usurbilgo Udal Zinegotzia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariordeak, Juanmari Beltran musikariak idatzitako "Txalaparta" liburu-diskaren aurkezpenean parte hartu du.

Durangoko azokarena aurkezpen aretoan Juan Mari Beltranen azken liburua izan da mintzagai eta entzungai: Txalaparta lana. Lan-talde handi batek lagunduta, txalapartari buruzko lan konplexua burutu berri du Juan Mari Beltranek. Disko-liburu-DVD formatoan kaleratu da eta Nestor Basterretxea, Simon Goikoetxea edo Imanol Olaizola artisten testigantzak bildu dituzte bertan, 60ko hamarkadan txalapartaren berpizkundea bizi izan zuten beste artista euskaldun batzuekin batera. Besteak beste Artze anaienak.

liburu-aurkezpena-txalaparta.JPG

Aurkezpenean Juanmari Beltranekin batera, lan hau plazaratzen lagundu duten erakundeen ordezkariak parte hartu dute: Luismari Ormaetxea, Gipuzkoako Batzar Nagusien izenean; Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta Mikel Irizar, Kutxaren izenean. Eusko Jaurlaritzaren izenean ez da inor agertu.

portada-libro-txalaparta.JPG

Txalaparta jotzen hasi dute aurkezpena eta jendetza bildu da aurkezpen aretoaren inguruan makilen eta egurraren soinuei jarraituz. Laneren nondik-norakoak azaldu dituzte, eta orain gutxi arte ezkutuen egon den soinu-tresna honek azken aldian euskal kulturan izan duen zabalkuntza azpimarratu dute. Aurkezpena bukatzeko ohiko makilak albo batera utzi eta edalontziak erabili dituzte musika sortzeko. Jendeak ezustean eta txalo artean hartu du azken emanaldia hau.

Presentación del libro-disco "Txalaparta"

Luismari Ormaetxea, Concejal en el Ayuntamiento de Usurbil y Vicepresidente de las Juntas Generales de Gipuzkoa, ha participado en la presentación del libro-disco "Txalaparta" del músico Juanmari Beltran.

En la sala de presentaciones del recinto de la Feria del Libro de Durango Juan Mari Beltran ha presentado su último trabajo: Txalaparta. Arropado por un gran equipo Beltrán acaba de preparar un completo trabajo sobre este instrumento tradicional, en el que cuenta con los testimonios de Nestor Basterretxea, Simón Goikoetxea o Imanol Olaizola, testigos directos del resurgir de la txalaparta en los años 60. Donde se incluyen a los hermanos usurbildarras Artze. El trabajo ha sido editado en formato libro-disco-dvd.

liburu-aurkezpena-txalaparta.JPG

En la presentación, junto al autor Juanmari Beltran, han participado representantes de las instituciones que han hecho posible esta publicación: Luismari Ormaetxea, en nombre de las Juntas Generales de Gipuzkoa; Maria Jesus Aranburu, en nombre de la Diputación Foral de Gipuzkoa y Mikel Irizar, representando a la Kutxa. Del Gobierno Vasco no se ha presentado nadie.

portada-libro-txalaparta.JPG

Han comenzado la presentación a ritmo de txalaparta, lo que ha hecho que la gente se acerque hasta el salón de presentaciones. Tras presentar los detalles del nuevo trabajo, los artistas han vuelto a demostrar sus destreza con el instrumento, aunque esta vez han dejado a un lado las tradicionales makilas y han utilizado vasos. La gente ha acogido con sorpresa y entre aplausos esta última actuación.

Iruzkinak