Galdos: “Ezker Abertzalearekin elkarlanik ez dut nahi, ez orain ezta ETA desagertuta ere”

Gipuzkoako Eusko Alkartasunako presidenteak Euskadi Irratian azpimarratu du "koalizioaren alde nago, badaki nire zuzendaritzak baina, errespetatzen dut erabakia".


http://www.lurraldea.org/web/detail.php?atal=0&id=113&testua=...&atala=0&urtea=0&hilabetea=0&hizk=2

Iruzkinak

  1. Iñaki Galdosen hitzek zer pentsatua eman behar digutela uste dut. Eusko Alkartasunak 2009ko hauteskunde autonomikoetara bakarka joatea erabaki eta hamabost egunetara, EAJ-rekin koalizioan joatearen aldekoa zela esaten jarraitzen zuen Iñaki Galdosek. Euskadi Irratian esan zituen hitzok gainera eta hamabost egun horietan ere bitan baino gehiagotan azpimarratu zuen bere iritzia, nahiz eta bakarka joatea erabaki duen alderdiaren zuzendaritzako kide izan. Benetan diot, horrelako jarrerek ez diote onik egiten Eusko Alkartasunari. Era batera zein bestera pentsatu, alderdi bezala hartu diren erabakiak errespetatzea ez da nahikoa!! Erabakiak asumitu egin behar liratekeela uste dut, norberarenak egin. Honekin ez dut esan nahi bere iritzia garrantzitsua ez denik. Hitza ematea ezinbestekoa da eta hitzaren balioa etengabekoa, baina horrek ez du esan nahi toki guztietan, guztia esan behar dugunik, ezta?

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina